Escrito en Uncategorized | Deja un Comentario »
TEKNOLOGIA BERRIEN HAUSNARKETA SAKONA
Hurrengo lerro hauetan hausnarketa txiki bat egingo dugu teknologia berrien inguruan.
Hasieran teknologi berrien inguruan genuen kontzeptua oso urria zen, ez genuen batere garbi zer ziren teknologia berriak. Hasierako kontzeptuak ematen hasi ginenean; webquestak, blogak, cmap tools-a… galdu egiten ginen. Zer da webquest bat? Eta blog bat?… guretzat mundu berri bat zen. Hala ere, gu prest geunden edozer gauza ikasteko. Horrela esan dezakegu gauza asko ikasi ditugula.
Badakigu zer den bloga, nola erabiltzen den, bere ezaugarri desberdinak zeintzuk diren, webquestak egiten ikasi dugu, zertan datzan, erabilgarritasuna… hala ere oso denbora gutxi izan dugu gauza bakoitza ongi kudeatu eta ikasi ahal izateko. Webquestak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu etorkizunari begira. Ikasleek modu dinamiko batean gai baten inguruan asko ikasi dezakete eta horrela, leku askotako informazioa jaso (ikus gure webquesta). Cmap tools-aren inguruan esan dezakegu baliagarria izan zaigula hori ikustea. Beste ikasgai batzuetan ere erabili behar izan dugu eta mapa kontzeptualak askoz ere azkarrago egin daitezkeela konprobatu dugu. Hemendik aurrera teknologia berriak beharrezkoak direla uste dugu. Orain, bosgarren mailako ikasleek ordenagailu bana daukate beraien lanak aurrera eramateko. Hala ere, arazo bat ikusten da alor horretan, hau da, irakasleek ez dute aski jakintzarik teknologia berrien inguruan. Horregatik, ikasgai honen zergatia ulertzen dugu. Etorkizuneko irakasleok teknologia berrien inguruan ikasi beharra daukagu.
Hasieran, bloga egiten hasi ginenean, lehen aipatu bezala, galduta sentitu ginen; nola igotzen dira gauzak? Zer igo behar da? Noizko? Nola sartzen da blog-era? Zein da nire pasahitza? … inporta zitzaigun gauza bakarra bisita kopurua zen (irakasleak balorazioa horrela egin behar zuela esan baitzigun). Baina hortik gauza asko atera ditugu. Batean sartu, bestetik atera ,gauza asko aztertu ditugu: blog eredu desberdinak, ezaugarri diferenteak, argazki eta bideo interesgarriak… eta horrelaxe gauza desberdinak ikasi ditugu etorkizunerako baliagarriak egingo zaizkigunak.
Klaseak oso dinamikoak ziren. Hala ere, motzak iruditu zaizkigu. Gauzak egiten hasi orduko denbora pasatzen zen. Guretzako denbora falta izan da arazorik handiena, bestalde, ongi eta gustura egon gara. Klase giroa oso ona izan da eta horrek gehiago ikastea bultzatu gaitu.
Horrela kasu praktiko baten aurrean kokatuko gara:
Mikel , Heziketa fisikoko irakasleak, bere klasean proposatu du lan bat. Lan hau herri kirolen inguruan da. Euskal kultua bultzatzea eta bertako aspaldiko kirolak zein ziren aztertzea du helburu nagusi. Honek, webquest bat erabiltzea proposatu du. Umeak taldeka daude kokatuta eta talde bakoitzak ordenagailu bat izango du. Horrela webquestaren laguntzaz alor hori ongi landuko dute: zein da herri kirolen jatorria? Noiztik daude herri kirolak?
Teknologia berrien laguntzaz ikasleek modu ludiko batean landu ditzakete alor asko eta asko. Horretarako lehen esan bezala beharrezkoa dugu etorkizuneko irakasleok teknologia berriak ikastea eta erabiltzen jakitea.
Escrito en talde lanak | Etiquetado teknologia berriak | 1 comentario
Escrito en talde lanak | Etiquetado webquest | Deja un Comentario »
Iritsi da momentu!!! neskatila hau nire neska laguna da. Bai, badakit zer ari zareten pentsatzen, baina ez, benetakoa da.
Beste batzuk pentsatuko duzue zer egiten duen halako neska puxka batek ni bezalako pertsonaje batekin, baina… aaahh se siente!!! otra vez será!!!
Escrito en argazkiak | Etiquetado nire neska laguna | 5 Comentarios »
Hemen ikusten dituzuen argazkiak, Filipinara lan egitera joan nintzenekoak dira. Bertan hilebete oso bategon nintzen eta imaginatzen duzuenez penarekin bueltatu nintzen.
Hango egoera larria da baina bertakoek ez dute inoiz iribarrea galtzen. Gehienak txaboletan bizi dira eta ez dute ikuzgailurik arropa garbitzeko. Lapikoz beteriko postuan janaria dago (arroza, oilazkoa, txerria…), eta txiroenek, nahiko merke jateko aukera dute bertan.
Ikusten dituzuen mendi txiki horiek BOHOL izeneko leku batean daude eta tximino antzeko horiek (ez baitira tximinoak) berta aurkitzen dira.
Errekatik doan txalupa, turistak BOHOLera ailegatzeko erabiltzen dira eta ikusi dezakezuenez, bertako haurrak txalupatik eskegitzen dira erreka gora eta behera joanez.
Escrito en argazkiak | Etiquetado fillipine | 5 Comentarios »
Hasteko, etengabe aldatuz doan mundu batean kokatu behar dugu geure burua. Baina, bizitzako aldaketak oso azkar gertatzen diren arren, krisi sozialak bertan mantentzen da. Izan ere, gizartea bi zatitan banatuta dago, non alde batetik boteretsuak dauden eta. bestetik, pobrezia egoeran bizi direnak, non, tamalez, talde hau munduko biztanleriaren zati handi baten parte den. Boteretsuak gutxiengoa izanda ere, diruaren eragina dela eta, euren interesak inposatzeko indarra dute. Eta horregatik, esan genezake munduan dagoen injustizi soziala, gobernuan daudenen edo eta aberatsenen interesak babestearen arrazoia dela.
Horregatik, krisi sozial hau gainditzekotan eta gizadiaren etorkizuna gure gazteriaren etorkizuna izango denez, hezkuntzak, guztiontzat hobea izango den gizartea amestu behar du. Horretarako, gure gizartean bizi dugun arazoetako batzuk aztertu beharko ditu. hau da, lehenbailehen aldatu beharrekoaz hausnartu behar du.
Hezkuntzak gizarte-bazterketa ekiditen saiatu behar du. Hau da, aberatsenek sortu duten merkatuaren diktaduraren kontra egin behar du. Egun, aberatsak direnak gero eta aberatsago bihurtzen ari baitira eta pobreak geroz eta pobreagoak.
Honen ondorioak, pobreak garaia baino lehen hasten dira lanean, neska gazteak oraindik haur batzuk direnean haurdun geratzen dira, abandonuaren biktimak dira, esplotatuta bizi dira, gosez hiltzen dira… eta hau guztia beste batzuk oraindik hobeto bizi ahal izateko. Horregatik, gizatasun handiago bat eraikitzeko, hezkuntzak arazo honi aurre egin behar dio. Gizartea kontzientziatzen, gizadian dauden desberdintasunak gutxitu ahal izateko.
Nola egin? Ez diogu inoiz utziko eredu ekonomiko baten menpe egoteari baldin eta herritarren kontzientzi aldatzen ez bada. Horretarako beharrezkoa da kontzientziatutako herritarrak heztea.
Hezitzaileen zeregina da “ gizartearen zoko ilunen berri ematea” ikasleei. B. Brecht-ek gure gizarteko “zoko ilunak” deitzen zituenak, desberdintasunari, abandonuari, bazterketari, pobreziari, premiari, diferentzia iraingarriari… deritzo. Beraien ardura da ere, guztion onerako sentiberatasunean heztea, hau da, nire ondoan dagoenarekiko arretan heztea.
XXI. mendearen atarian, lau erronka garrantzitsu planteatu behar ditugu: bakea, pobrezia, garapen iraunkorra eta ingurumenaren kudeaketa egokia eta azkenik “jitoan dabilen” ontziaren sindromea.
Lau erronka horiek gainditzeko, lau kontratu bete beharko lirateke. Lehenik eta behin, gizarte-kontratu berria egin beharko genuke gizarte garapenerako. Helburu nagusia lankidetzara emaniko gizartea berreraikitzea, pobrezia desagerraraztea eta desberdintasunak murriztea dira.
Bigarrenik, natur-kontratua egin beharko litzateke zientziaren, garapenaren eta ingurumenaren zaintzan oinarritzen dena.
Hirugarrenik, kultura-kontratua hezkuntza pertsona guztientzat eta bizitza osoan zehar defendatzen duena litzateke.
Azkenik, kontratu-etikoa, lehenik planteatu behar da nola bultzatu bake-kulturala eta garapen adimentsua, gizakia zanpatu gabe. Bigarren demokrazia indartzeko era aurkitu behar da. Planeta osoan indar berbera duen bat (bai Txinan, bai Afrikan eta baita Ameriketan ere, alegia, mundu osoan). Kontratu etiko hau ezingo dugu burutu partekatzen ikasten ez dugun bitartean. Globalizazioa guztion onerako baldin bada bakarrik izango da arrakastatsua.
Orain arte esandakoa aldatu ahal izateko, gizarte berri bat sortu beharrean gaude, non gizadi osoa parte hartzen duen. Zeren eta gizartetik isolatuak geratzeak, afekziorik gabeko heziketa dakar, hau da, garapen kognitibo, afektibo eta sozialaren galera ekar dezake eta guk nahi dugun gizarte eraldaketari aurre egiteko ezinbestekoa da nazio bateko partaide guztiak kontutan hartzea.
Hau guztia egi bihurtu ahal izateko, sozializazio prozesuan parte hartzen duten eragileak kontutan hartu behar ditugu. Lehenik eta behin, familia dugu haurraren hasierako urteetan nortasuna, kultura eta hizkuntza transmititzen duena. Gainera atxikimenduak eragin handia du,batez ere amarekiko erlazio sentimentalak, bien arteko harreman estua sortzen baitu. Ondoren familiarekin batera, eskola ( aurrerago ikusiko dugu) eta lagun taldea non errespetua, afekzioa eta berdintasun egoera bat izaten den.eta azkenik komunikabideak daude.
Azken honek , eskolarekin batera, garrantzitsuenetarikoa da gizarteratze prozesuan. Komunikabideak, batez ere telebista, pisu handia duen sozializatzailea da. Joan Ferrés-ek esaten duen moduan, bi bide nagusi daude hezitzailea izan daitekeen komunikazio eraginkor bat egiteko: lehenengoa komunikazio arrazionala da, hau eskolak egiten duena da. Eta bigarrena afekziozko komunikazioa, telebistak egiten duena. Dirudienez azken honek du indar gehiago, transmititutako informazioa errazago proiektatzen baita.
Jendeak telebistan esandako guztia sinesteko ohitura du, berdin dio egia edo gezurra den. Indar gehiago du telebistak esandako mitoa antzinako filosofoek arrazonamenduaren bidez egia bilatzeko erabiltzen zuten logoa baino. Hau da, gizadiak ez du gertakizunen iturrira jotzen jasotako informazioa egiaztatzeko. Hau honela izanda, telebistaren balio hezitzaile desegokia agerian geratzen da.
Arrazoi honengatik, komunikabide guztien atzean, boteretsuenen ideologi politikoa ezkutatzen da. Beraiek dituzten interesak komunikazioaren bidez transmititzen dituzte jendea erakartzeko eta sinestarazteko. Horrela, boteredunek telebista kontrolatuz, beraiei interesatzen zaizkien balore ideologiko eta kultural batzuk barneratzen dituzte gizartean. Hau da, gizarte kapitalista batera bultzatzen gaituzte.
Baina gobernuak ez du bakarrik komunikabideen bitartez sozializatzen. Eskolaren bidez ere beraien ideologia eta interesak defendatzen dute beraiek sortzen duten OCDaren irizpideen bidez. Honek, irakasleek ikastetxeetan irakatsi behar dituzten eduki eta baloreetan du eragina. Beraiei interesatzen zaien nazio irudia zabaltzen dute, baita bere historia eta tradizioa ere.
Hori horrela izan beharrean, hezkuntza, gizartean ematen den aniztasun kulturari erantzuteko tresna izan beharko litzateke. Benetan pluralista den hezkuntza sortzea nahi badugu, egungo hezkuntza sistematik aldendu eta zenbait aldaketa interesgarri bideratu beharko lirateke. Hala nola, helburuak birplanteatu, edukiak eta programak birmoldatu, metodo pedagogiko berriak ezarri, hezkuntza planteamendu berriak martxan jarri eta irakasle eta ikasleen belaunaldi berriak sustatzea.
Hau guztia lortzeko, eskola demokratiko bat eraiki beharrean gaude, Chomsky-k esaten duen bezala, irakaslearen betebeharra, ikasleei informazioaren egi osoa eskaintzea da, bere kabuz egiaren bilakuntza egiteko aukera eduki dezaten.
Azken batean, Chomsky-k nahi duena da Robert Jensen-ek bere artikuluan idazten duena lortzea etorkizuneko ikasleetan. Alegia, ikasleek jarrera kritiko bat eta iritzi politiko propio bat izatea. Baita ikasleek bere iritzia ematea eta errealitateari buruz hausnarketa bat egitea ere, hots, bizitzako gauzak besterik gabe horrela direla normaltzat ez hartzea.
Hau dena kontutan izanda, esan dezakegu, hezkuntzak (hitzaren osotasunean) berebiziko garrantzia hartzen duela gizartean eremu eta esparru guztietan. Sintesi honen ondorio gisa, esango nuke gizarte sozial eredugarri bat sortzea nahi badugu, hezkuntza ez litzateke ideologi-politiko baten barruan sartu behar. Zeren eta horrela, eskolak inoiz ezingo dute demokratikoak izan eta hori da lortu behar duguna.
Escrito en apunteak | Etiquetado AOI | Deja un Comentario »












